Twitter

Debido a un error, posiblemente de latencia en la conexión a Twitter, los tweets del usuario no pueden mostrarse.

Gorka Hermosa elkarkideak CIAIMC-UNESCO Composition 2013 saria irabazi du

 



“Paco” izenburua darama Gorka Hermosa euskal bazkideak egindako konposaketa. Unesco Composition deritzon saria irabazi du 2013ko edizioan lan horrekin, Akordeoilarien Nazioarteko Konfederazioak abagunerako hautatu duen epaimahaia maiteminduz. Sari honek azken urtean akordeoi gauzatu diren konposaketa onenak azpimarratzen ditu, mundu mailakoa da eta “Coupe Mondiale d`Accordéon” lehiaketaren baitan luzatua izan da. Lehiaketa, Kanadako Victoria hirian ospatu da, aurreko asteburuan.

 

Antolakuntza taldearen batzorde artistikoari egokitu zaio lanan hautaketa, munduan zehar azken urtean zabaldu diren hainbat konposaketa entzun eta gero. Nominatutako lanen artean ere Gorka Hermosa beraren “Pater Noster” lana dago.


"Paco" Moskuko “Gnessin” Institutuan akordeoi maixua den Alexander Selivanov irakasleak enkargatu zuen. Maixuak berak jo izan du hainbat emanalditan aurten, tartean, Txinan, Errusian, Polonian eta Italian. Lanaren estreinua “Festival Montrond Jeunes-talents” deritzon jaialdiaren itxieran eman zen, martxoan, Montrond-les-bains hirian (Frantzia). Monakoko musika eskolan irakasle den Christine Rossik estreinatu zuen.


“Coupe Mondiale d`Accordéon” lehiaketan zehar, aldiz, Sergey Lobkov hautagaiak interpretatu du, besteak beste, Hermosaren lana.


Estatuan oraindik ez da orain arte interpretatua izan, Paco de Lucia maixuaren omenez egindako saiakera izan arren. Euskal elkarkide honek esperientzia luzea du muiska garaikidearen eta baita flamenkoaren konposaketan ere, izan ere, “Jesús de Monasterio” musika eskolan maixu lanak burutzen ditu. Bestalde, fusio musikagintza praktikatzen du ere Flamenko Etxean, José Luis Montón sustatzaile eta kitarjolearen laguntzarekin.


“Paco” konposaketak epaimahaiaren arreta piztu du, bereziki, flamenkoaren atmosfera akordeoira bikain trasladatzen duelako, genero honetan akordeoia ez ohiko istrumentua izan arren. Hermosak akordeoiaren aukera akustiko, sonoro eta musikalak uztartu ditu, teknika eta trebetasuna interpretearen pean jartzera behartuz.


SGAEren Autore eta Argitaratzaileek beren kidea zoriondu nahi dute. Nazioarteko errekonozimendua da lan hau beraien aburuz. Gorka Hermosa dohai beteriko sortzaile eta interprete ezinhobetzat jotzen dute.


Gorka Hermosari buruz informazio gehiago hemen