Twitter

Debido a un error, posiblemente de latencia en la conexión a Twitter, los tweets del usuario no pueden mostrarse.

El Campos volverá a ser sede del Dantzaldi Ibiltaria 2013-2014

 

La iniciativa formativa, más abierta que nunca en lo geográfico, apuesta por revitalizar las danzas vascas de la mano de AIKO Taldea

 

DANTZALDI IBILTARIA es 'el gusto por el baile y el gozo por crear e interpretar música para el baile. Tocar y danzar, además de compartir y enseñar'. Así define AIKO Taldea esta iniciativa, que lleva ya seis años en marcha. Esta mañana, el grupo ha presentado en Bilbao su nueva edición, el curso 2013-14, acompañado por Gorka Martínez, director de la Fundación BBK, y por Ignacio Casado, director del Teatro Campos Elíseos, la SGAE y la Fundación Autor en Euskadi.

 

Además de esta nueva edición de DANTZALDI IBILTARIA, AIKO Taldea ha presentado una exposición del fotógrafo Iñaki Andrés, Dantzazaleak, que refleja la relación directa del trabajo de AIKO con los dantzaris y aficionados, y homenajea a los más de dos mil que ya han pasado por sus cursos y seminarios desde que se pusieran en marcha. La exposición se puede ver en la Sala BBK de Gran Vía hasta el 25 de septiembre, y en la Biblioteca Municipal de Donostia hasta el 30. Luego, recorrerá diferentes localidades, como Sopelana (en la Casa de Cultura, entre el 7 y el 27 de octubre) y Gernika (también en su Casa de Cultura, del 17 de diciembre al 10 de enero).

 

Una metodología de enseñanza única

En DANTZALDI IBILTARIA, AIKO Taldea ofrece una metodología formativa propia que permite que el aprendizaje sea un verdadero disfrute de la música y de la danza. A través de cursos estables, talleres, seminarios y romerías, supone una alternativa atractiva y natural para empezar a bailar y disfrutar con los jauzi, soka-dantza, jota, puerro, vals, mazurka, chotis, pasodoble, polka, contradanza, contrapás etc.

 

El Teatro Campos Elíseos en Bilbao y el Teatro Victoria Eugenia en Donostia acogen nuevamente sendos cursos de danza tradicional, dedicados tanto a principiantes como a quienes ya hayan dado sus primeros pasos y deseen mejorar su estilo. Será de octubre a junio. En esta edición Iruña e Iparralde se suman a la iniciativa por primera vez, junto a la localidad de Markina-Xemein. Así, este curso, y ya van seis, son en total nueve las localidades donde apuntarse: Bilbao, Donostia, Galdakao, Sopela, Gernika, Durango, Iruña, Azkain (Iparralde) y Markina.

 

En el Teatro Campos, los talleres se celebrarán los lunes a las 18:30 o a las 20:00, dependiendo del nivel del alumnado. El precio del curso completo es de 150 euros y el período de inscripción ya está abierto. La matriculación se puede formalizar a través de la web www.aikotaldea.com o en el teléfono 634 423 539. Es la segunda vez que la sede de la SGAE en Bilbao acoge esta iniciativa y las clases se imparten en su Sala Cúpula.

 

Más información sobre la iniciativa, peculiaridades metodológicas,  promotores, sedes y plazos en dossier de prensa.

 

Igualmente en www.aikotaldea.com y en www.sgae.es

 

Campos Antzokiak 2013-2014 Dantzaldi Ibiltariaren sedetariko bat izaten jarraituko du

 

Ekimen formatiboa geografikoki inoiz baino zabalagoa da eta Aiko Taldearen ekimenez euskal dantza tradizionalak sustatzea bilatzen du

 

'Dantzarekiko atsegina eta dantzatzeko musika sortu eta jotzearen gozamena da; jotzea eta dantza egitea, partekatu eta irakasteaz gainera'. Honelaxe definitu du AIKO Taldeak duela sei urte abiarazitako ekimen hau. Gaur goizean, taldeak Bilbon aurkeztu du 2013-2014 ikasturteko edizioa, BBK Fundazioko Gorka Martinezekin eta Campos Eliseos Antzokiko Ignacio Casadorekin batera.

 

DANTZALDI IBILTARIAren edizio berriaz gain, AIKO Taldeak Iñaki Andres argazkilariaren ‘Dantzazaleak’ erakusketa ere aurkeztu du. Irudiz irudi, AIKOk dantzari eta dantzazaleekin egiten duen lana islatzen du, ekimena abiatu zenetik taldearen ikastaro eta mintegietan parte hartu duten bi mila lagun baino gehiagoren omenez. Erakusketa Kale Nagusiko BBK Aretoan dago ikusgai irailaren 25a arte, eta Donostiako Udal Liburutegian hilaren 30a arte. Ondoren, zenbait herri bisitatuko ditu, hala nola, Sopela (Kultur Etxean, urriaren 7tik 27ra) eta Gernika (hemen ere Kultur Etxean, abenduaren 17tik urtarrilaren 10era bitartean).

 

Irakaskuntza-metodo erraz eta jostagarria proposatzen dute DANTZALDI IBILTARIA delako ekimenaren bitartez. Ikasketa musika eta dantzarekiko erabateko gozamena bihurtzen duen metodologia propioa da. Ikastaro egonkorren eta tailer, mintegi eta erromerien bitartez, DANTZALDI IBILTARIAk alternatiba erakargarri eta naturala eskaintzen du dantzan hasteko eta jauzi, soka-dantza, jota, porrua, balsa, mazurka, txotisa, pasodoblea, polka, kontradantza, kontrapasa etabarrekin gozatzeko.

 

Aurreko ikasturtean, AIKO Taldeak DANTZALDI IBILTARIA programaren bitartez euskal doinu eta dantza herrikoiek Bilbo eta Donostia birkonkistatzea lortu zuen, taldearen errepertorio aberatsa Campos Eliseos eta Victoria Eugenia antzokietako galazko eszenatokietara eramanez. Aurten ere, dantzari hasi berriei nahiz dantzan trebatu baina estiloa hobetu nahian dabiltzanei zuzendutako dantza tradizionalei buruzko ikastaro bana antolatuko dira bi agertoki paregabe horietan. Oraingo edizioan, Iruñeak eta Iparraldeak ekimenarekin bat egin dute lehendabiziko aldiz, Markina-Xemeinekin batera. Horrenbestez, aurten bederatzi dira ikastaroa egiteko aukera eskaintzen duten hiri eta herriak: Donostia, Bilbo, Galdakao, Sopela, Gernika, Durango, Iruñea, Azkain (Iparralde) eta Markina.

 

Bilboko Campos Antzokian - ikasturtea hasitakoan, eskolak ordu eta laurdeneko saioetan emango dira ekainera arte - tailerrak astelehenero ospatuko dira, 18:30 eta 20:00etan, mailaren arabera. Ikastaro osoaren prezioa 150 eurokoa da, eta izena emateko epea zabalik dago jadanik. Matrikulazioa www.aikotaldea.com webgunean edota 634 423 539 telefonoan egin daiteke. Ekimenaren bigarren ikasturtea doa berton eta eskolak Kupula Aretoan eskaintzen dira.

 

Badago informazio hau zabaltzerik prentsa dossierran. Bertan eskuragarri dira ekimenaren xehetasunak, ezaugarri metodologikoei, sustatzaileei, egoitzei edo eta epeei buruzko nondik norakoak, alegia.

 

Bide batez www.aikotaldea.com webgunean ere.

 




Dossier de prensa


DOSSIER DE PRENSA DANTZALDI IBILTARIA 2013-2014.zip




Imágenes