miércoles, 20 de septiembre de 2017
 

Twitter

Debido a un error, posiblemente de latencia en la conexión a Twitter, los tweets del usuario no pueden mostrarse.

Giza eskubideak Autoreen Asteko protagonistak izango dira abenduaren 10etik 16ra

 



Giza eskubideak Autoreen Asteko protagonistak izango dira abenduaren 10etik 16ra

 

 

Nazioarteko Amnistia erakunde gonbidatua izanda, Autore Fundazioak Espainiako 11 hiritan garatuko den ekimena antolatuko du

Besteak beste, Jabier Muguruzak, Javier Corcobadok, Aurora Beltránek, José Ignacio Lapidok, Arístides Morenok, Shuarmak, Pedro Guerrak, Klaus & Kinskik edo Vicky Gastelok kontzertuak eta mahai-inguruak eskainiko dituzte

 

 

Autoreen Astea 1996. urteaz geroztik egindako musika-erakustaldia da, eta sortzaileen jarduera sustatzea du helburu nagusi. 2012ko edizio honetan, ekimenaren antolatzailea den SGAEko Autore Fundazioak beste aurrerapauso bat eman nahi izan du, autoreen lana eta giza eskubideen defentsa uztartzeko. Erakunde gonbidatua izango den Nazioarteko Amnistiaren (AI) eta komunikabide ofiziala izango den Radio 3 irratiaren laguntzaz, kontzertuz eta mahai-inguruz betetako egitaraua prestatu du. Hain zuzen ere, Estatuko 11 hiritan garatuko da, Giza Eskubideen aldeko Autoreak lelopean.

 

 

Hitzordua abenduaren 10ean hasiko da Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, eta abenduaren 16an amaituko da. Praktikan, garapen-bidean dauden musikariek eta autore ospetsuek parte hartuko dute Bartzelonako, Bilboko, Cadizko, Comillaseko, Huescako, Las Palmaseko, Madrileko, Pontevedrako (Culturgal azokako partaidetza), Sevillako, Valentziako eta Zaragozako ekitaldietan: Jabier Muguruza, Javier Corcobado, Aurora Beltrán, José Ignacio Lapido, Shuarma, Arístides Moreno, Amaia Zubiria, Klaus & Kinski, Pedro Guerra, Camerata Flamenco Project, Dr Sapo, Silvia Penide, Xoan Curiel, Emilio Rúa, Urko Menaia, Ivette Nadal, Enkore, Orquesta Pinha, Gelo Nutopia eta Òscar Briz, besteak beste.

 

 

Informazio gehiago: www.fundacionautor.org

 

 

BILBOKO EGITARAUA CAMPOS ELISEOS ANTZOKIAN

 

 

Abenduak 10, astelehena, 19:30 (Kupula Aretoa, 6. solairua)

GIZA ESKUBIDEEN ALDEKO MAHAI INGURUA:

AMAIA ZUBIRIA, JABIER MUGURUZA, JAVIER CORCOBADO autoreak; eta CARLOS GARCÍA (Bilboko Amnesty International) hizlari.

JOSEBA MARTÍN Radio Euskadiko kazetaria, moderatzaile.
Giza Eskubideen 2012 AUTORE ASTEA deritzon ekimenaren baitan, Autore Fundazioak MAHAI-INGURUA antolatuko du Arriskuan diren Giza Eskubideen Defendatzaileak leloa eztabaidagai.
Abenduak 11, asteartea

Cupula Aretoa Campos Eliseos (20:30).
Urko Menaia + Enkore. 6€ anticipada / 8€ taquilla.
URKO MENAIA
http://www.youtube.com/watch?v=Ki530AAYujU (Egia ispilu aurrean)
http://www.youtube.com/watch?v=vwE8IBNYIGo (Egia ispilu aurrean)
http://www.youtube.com/watch?v=GOlmJqJT3Ds (Ametsak eta oroitzapenak)
ENKORE
http://www.youtube.com/watch?v=lFYZAOYsGXs (Dantzan, dantzan)
http://www.youtube.com/watch?v=tbEQJFMNha8 (Itsasoaren bestaldean)
http://www.youtube.com/watch?v=43aAaxPlWws (Beti gazte, akustikoa)

Informazio gehiago www.fundacionautor.org




Dossier de prensa


DOSSIER SEMANA AUTOR FUNDACIÓN AUTOR.zip



Imágenes