miércoles, 20 de septiembre de 2017
 

Twitter

Debido a un error, posiblemente de latencia en la conexión a Twitter, los tweets del usuario no pueden mostrarse.

Traspasos Kultur taldearen ‘Avanti’ antzezlana, Max Sarietako XVI. edizioaren Errebelazio Sarirako finalista

 



 

Avanti antzezlanari esker, Euskadiko ordezkaritza erdietsi du Euskal Traspasos Kultur taldeak Max Sarien hurrengo edizioaren Errebelazio Sarirako hautagai gisae. Antzerki eta Dantzaren jaiaren epaimahaiak Estatuko erkidego bakoitzetik lan bat aukeratzen du Errebelazio Sariari eusteko.

 

Mikel Gómez de Segurak zuzendutakoa eta Traspasos Kultur eta Charo Fernandezek ekoiztua, Avanti Samuel A. Taylorri Jordi Galceránek egindako  moldaketa da, Billy Wilderrek 1972.urtean ere zinemara eramana. Antzeztaldea Alfonso Torregrosa , Maiken Beitia, Tomás Fernández, Miguel Olmeda eta Javier Alkorta (Txortas) dira. Estreinaldia, pasa den martxoaren 2an izan zen Gasteizko Antzoki Nagusian. Berez, istorioak Jaime protagonistaren bizitza du ardatz. Ezkonduta dagoen enpresaburua, Italiara beharrez joan behar da bere aita kotxe istripu batean hil dela eta. Horrela hark maitale sekretu bat zuenaz ohartzen da. Bere aitaren maitalearen alaba ezagutzen duenean (Laura), dena korapilatu egiten da. Beren gurasoen gorpuak era misteriotsuan desagertzen dira eta bikotea misterio maitakor baten barruan nahastuta ageri da. Nahaspila itzela, 2000.urtean hildako autore ipar-amerikarraren estiloaren ildoan.

 

Mikel Gómez de Segura eta Charo Fernández Insaustik 1989an osatutako taldea da Traspasos Kultur. Orduz geroztik arte eszenikoen ekoizpenean murgilduta, 1997. urterarte zazpi dantza garaikideko ikuskizun jarri zituen abian, baita  beste zenbait koreografia ere jaialdi zein telebistarako.

 

Aldiz, 2000tik aurrera antzerkigintza soila bilakatzen da bere lan ardatza eta aurretik  agertutako garaikidetasuna antzerkigintzara traslatuko du burutzen dituen muntaia guztietan. Taldearentzat funtsezkoak diren ezaugarri bi jorratzen dituzte: batetik, autore dramaturgia bizia, bestetik, aktoreekiko lan estua.

 

Aurreko asteaz geroztik, finalistak prest


Arte Eszenikoak saritzen dituzten Maxetako XVI. edizioaren finalistak otsailaren 20an eman ziren aditzera. Aurten, batzorde antolatzaileak sari berri bat ematea erabaki du, alegia, Max Afizionatua. Estreineko erabaki honen helburua eremu afizionatuan burutzen diren proiektuak ere saritzea da, hala pertsona fisikoengan, nola erakunde publiko edo eta pribatuetan, beti ere, etorkizuneko profesionalei laguntzan eta sorkuntza dramatikoaren sustapenean nabarmendu diren heinean.

 

Jon Brossa (1919-1999) gogoratuak diseinatutako mozorrodun sagar ospetsuetako bat eramateko aukerak edo kategoriak 23 izango dira guztira. Horiez gain 6 sari berezi tartekatuko dira. Batetik Joera berriak, Arte eszenikoen sari hispanoamerikarra eta Ohorezko saria; bestetik, Kritikaren Maxa, Errebelazio Saria eta aurten lehenengoz, esan bezala, Max Afizionatua.

 

Arte Eszenikoen Max Sariak Egile Fundazioaren eta Egile eta Editoreen Elkartearen (SGAEren) ekimena dira, eta herrialdeko antzerkiko zein dantzako profesionalentzako onespena handiena dira, lankideak eurak direlako hautesleak. Aurreko edizioak Sevillan, Bilbon, Bartzelonan, Guadalajaran, Zaragozan, Vigon, Valentzian, Madrilen eta Kordoban egin izan dira. Hain zuzen ere, Max sariak deszentralizatutako eta kokapen finkorik gabeko sariak izatea da helburua, horixe bera delako antzerki-munduaren berezko izaera.

 

Izenburu guztien artean, irabazlearen izena hurrengo maiatzaren 13an ezagutaraziko da Madrilen emango den XVI Max Sarien jaialdian.

 

Martin Calvo

Tfnoa: 620827207

Esta dirección de correo electrónico está protegida contra robots de spam. Necesita activar JavaScript para poder verla

www.sgae.es -www.arteria.com