miércoles, 18 de octubre de 2017
 

Twitter

Debido a un error, posiblemente de latencia en la conexión a Twitter, los tweets del usuario no pueden mostrarse.

Patxo Telleria euskal autorea MAXetan saridun

 



Tartean antzerki egitamu eta proposamenaren kide den Patxo Telleriak (Bilbo, 1960), Euskarazko Autoretza Onenari Max Saria jaso zuen bart Madrilen ospatutako Antzerki eta Dantzaren jaialdian. Jon Urraza finalista izan zen Morritson eta Gartzia: Kultoko Antezlanagatik.

 

Berez, Lingua Nabajorum lanak Tartean taldean hirukotea osatzen duten egikera darama: Patxo Telleria bera eta Mikel Martinez zein Jokin Oregi. Aldiz, lehen aktore biek protagonizatzen dute euskararen historia komikoki aztergai duen saiakera hau. Bi zorok kontatzen duten istorioa dugu, euskararen historiari buruz, non euskaldunen eta euskaldunen eta besteen arteko liskarrak ageri diren. Atzo gauean  XVI. Max Sarien jaialdia ospatu zen Español Antzokiak Madrilgo Matadero deritzon gunean dituen nabeetan. Max Sariak Autore Fundazioaren eta Autore eta Editoreen Elkartearen (SGAEren) ekimena dira. Zuzeneko emankizunak bultzatzeaz ezezik, Arte Eszenikoen profesionalen doaia saritzea eta sustatzea bilatzen du ekimen honek.

 

Lehian ziren 23 sail edo kategoriak ezezik, sei sari berezi eman ziren aditzera. Deialdi berri honek Antzerkia eta Dantzan dagoen aparteko maila azpimarratu nahi izan du. TVEko 2. kateak eman zuen aditzera jaialdia, zuzenean, 20:30etik aurrera, baita TVE nazioarteko emandegiak ere. Bertan izan ziren Blanca Portillo, Carmen Machi, Amparo Baró, Asunción Balaguer, Teresa Nieto, Carlos Hipólito, Fernando Cayo, Roberto Álamo, Miguel del Arco, Juan Mayorga, Alfredo Sanzol edo Guillem CluaBesteak beste, Ohorezko Max Saria Ana Diosdadok jaso zuen, eta, aurreikusi bezala, horixe izan zen jaialdiaren unerik hunkigarrienetariko bat, jakina, Constatino Romero hil berriari buruz esandakoez aparte.

 

Ikusi  hemen saritu guztien zerrenda

Informazio gehiago zabaltzeko aukera hemen

 

Argazkiaren Copyrighta:  Luis Camacho

 

Elkarrizketak eta komunikabideekin harremana

 

Martin Calvo

Komunikazioa SGAE / Fundación Autor Euskadi

94 4438650 / 620827207 • Esta dirección de correo electrónico está protegida contra robots de spam. Necesita activar JavaScript para poder verla • prensa.sgae.es

@sgaeactualidad • @fundacionautor

www.sgae.es